Nola eman botoa

BOTO PRESENTZIALA (MAHAIAN EMANDAKO BOTOA)

Z

Non bozkatzen da?

Hautesle bakoitzak Hautesle Erroldaren Bulegotik errolda txartel bat jasoko du, hauteskunde erroldako inskripzioaren eta botoa eman behar duen hauteskunde atal eta mahaiaren datu eguneratuak dituena. Hautesle Erroldaren Bulegoak hauteskunde ataletan, hauteslekuetan edo hauteskunde mahaietan aldaketak gertatzen badira, aldaketa horiek eragiten dietenei ere jakinaraziko die.

Z

Zein ordutan ireki eta ixten dituzte hauteskunde-lokalak?

Bozketa maiatzaren 26ko 09:00etan hasiko da, baina hauteslekuak zabalik daude lehenagotik Hauteskunde mahaiak eratuko dituzten pertsonak bertaratu ahal izateko eta hauteskundeko materialean arazorik ez dagoela egiazta dezaten (hautetsontziak, kabinak, seinale euskarriak, gutun azalak, boto paperak, inprimakiak…), artekarien eta ahaldunen egiaztagutunak ikus ditzaten eta abar.

Bozketa 20:00etan amaituko da, eta une horretan mahaiburuak bozketaren amaiera iragarriko du. Hala ere, hauteslekuan edo hauteslekuko sarbidean botoa eman gabeko pertsonak badaude, Mahaiak botoa ematen utziko die, eta ez dio beste inor gehiagori utziko.

Z

Bozkatzeko identifikazioa

Hau aurkeztuta egiten da:

  •  Nortasun agiri nazionala (DNI).
  •  Pasaportea (argazkiduna).
  •  Gidabaimena (karnet argazkiduna).
  •  Egoiliar txartela, Europar Batasuneko herritar txarteldunen kasuan.
  •  Identitate txartela, baldin atzerritarra bada baina tokiko hauteskundeetan boto eskubidea aitortzeko Espainiarekin elkarrekikotasun tratatua sinatu duen herrialdeko herritarra.

Agiri horiek Espainiakoak edo jatorri herrialdeak emanak izan daitezke, betiere titularraren argazkia agerian badute. Ez du ardura iraungita egon arren, baina originalak izan behar dute, fotokopiek ez dute balio.

Z

Nola burutzen da bozketa?

Bozketa 09:00etan hasiko da, baina hauteslekuak zabalik daude lehenagotik Hauteskunde mahaiak eratuko dituzten pertsonak bertaratu ahal izateko, hauteskundeko materialean arazorik ez dagoela egiazta dezaten, artekarien eta ahaldunen egiaztagutunak ikus ditzaten eta abar.

Hautesle bakoitzari dagokion Hauteskunde mahaian baino ezin da botoa eman, artekariek izan ezik, egiaztatu diren Mahaian egikarituko baitute euren sufragio eskubidea, erroldatuta dauden barruti bereko Mahaia bada.

Boto-emaile bakoitza Mahaira hurbilduko da eta mahaiburuari bere izen-abizenak esango dizkio. Mahaikideek eta artekariek, erroldako zerrendak erabiliz, boto-emailearen identitatea eta boto

eskubidea egiaztatuko dute. Boto-emaileak berak eskura emango dio mahaiburuari bozketako gutun azal itxia, bat edo gehiago, eta mahaiburuak une baten ere ezkutatu gabe ozen esango du izena eta «botoa eman du» erantsiko du, gutun azala, bat edo gehiago, hautesleari emango dio berriro, eta hautesleak sartuko du edo ditu hautetsontzian.

Bozketa 20:00etan amaituko da, eta une horretan Mahaiak bozketaren amaiera iragarriko du. Hala ere, artean norbait geratzen bada hautesleku barruan, Mahaiak botoa ematen utziko die.

Z

26a niretzat laneguna bada, bozkatzera joateko lanetik ateratzeko eskubidea al daukat?

Estatuko Administrazioak edo, kasua bada, lan arloan eskumenak emanda dituzten autonomia erkidegoetakoak, inoren kontura lan egiten duen pertsonalari buruz Gobernuaren ordezkariekin adostu ondoren, eta Administrazio publikoek euren pertsonalari dagokionez, behar diren neurriak hartuko dituzte hauteskunde egunean zerbitzua ematen ari den pertsonalak bere lan ordutegian lau ordu libre arte hartu ahal dezan botoa ematera joateko, eta ordu horiek ordaindu egingo zaizkio. Lana jardunaldi murriztuan egiten bada, baimena proportzioan murriztuko da.

Ohiko bizilekutik urrun ibili beharra duten pertsonen kasuan edo hauteskunde egunean sufragio eskubidea egikaritzeko zailtasuna ekarriko dien bestelako egoeraren bat izango dutenen kasuan, hartu beharreko neurri zehatzak pertsona horiek botoa postaz eman ahal izatera bideratuko dira, eta horretarako lau ordu arteko baimena izatera, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 72. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz eskatu ahal dezaten.

Z

Nolakoa da huateskunde hauetako boto papera?

Prozesu hauetarako boto paperek hautagai zerrenda aurkezten duen alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkartearen izena, sigla eta ikurra eduki behar dituzte. Gainera, hautagai zerrenda osatzen duten hautagaien eta, kasua bada, ordezkoen izen-abizen osoen zerrenda eduki behar du.

Hauteskunde bakoitzeko boto paperen eta gutun azalen kolorea hau izango da:

  •  Europako Parlamentuko hauteskundeak: kolore urdin argia.
  •  Udal hauteskundeak: kolore zuria.
  •  Hauteskunde autonomikoak: kolore sepia, autonomia erkidegoak beste kolore bat erabaki ez badu.

Dauden lekuan, udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeetako hauteskundeak: hauteskunde hauetarako boto paperak eta gutun azalak kolore berde argia izango dute.

Mallorca, Menorca eta Eivissako Uharte Kontseiluetako hauteskundeetarako boto paper eta gutun azalak kolore grisa izango dute.