Botoa eta irisgarritasuna

BOTOA ETA IRISGARRITASUNA

Z

Desgaitasuna duten pertsonen botoa

TPertsona orok egikaritu ahalko du sufragio aktiboaren eskubidea, jakinaren gainean, askatasunez eta borondatez, edozein izanda ere komunikatzeko modua eta behar dituen laguntza baliabideekin  (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 3.2 artikulua)

Desgaitasuna duten pertsonek aukera berdintasuna izateko duten eskubidea babesten dela jagon behar du Administrazioak Hauteslekuen eta Hauteskunde mahaien sarbidean, eta pertsona horiek diskriminatzen ez direla (Desgaitasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Arautegiaren 2. artikulua).

Hauteskunde prozesuen irisgarritasunak alde bi ditu: hauteslekura botoa ematera doazen pertsonentzako irisgarritasuna eta Hauteskunde mahaietako kide izateko izendatutako pertsonentzako irisgarritasuna.

Instrucción JEC 7/2019 de 18 de marzo

Z

Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzako posta bidezko botoa

Hautesle batek posta bidezko boto eskaera aurrez aurre Postetxe batean egiterik ez badauka, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik (ziurtagiri mediko ofizial eta doakoaren bidez egiaztatu behar da), bere izenean notarioaren edo kontsularen aurrean baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du, hautesle bakoitzaren kasuan banaka emango den agiri baten bidez, agiri horretan hautesle bat baino gehiago sartu gabe, eta pertsona berberak hautesle baten baino gehiagoren ordezkaritza izan gabe.

Hauteskunde Batzorde eskumendunak, kasu bakoitzean, inguruabar horiek guztiak betetzen direla egiaztatuko du.

Prozedura hau da:

Interesdunek notario bategana jo behar dute, hark egingo du, doan (Notariotzaren Kontseilu Orokorra), eta emango diote ziurtagiri mediko ofizial bat doan, LOREG legearen 72.c) artikuluan aipatzen dena.

Notarioa hauteslearen bizilekura joango da, ospitalea, adinekoen egoitza, nahiz senide baten etxea izan. Ondoren, posta bidezko botorako dagoen prozedura bera jarraituko da.

Hau da: Haren ordezkaria joan ahal izango da –posta bidezko boto eskaeraren epe barruan: apirilaren 2tik maiatzaren 16ra– aurrez aurre edozein postetxetara, bere DNI eta notario ahala hartuta, botoa postaz emateko inprimakia eskatzera.

Posta zerbitzuek Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute dokumentazio guztia, Bulegoak erroldako zerrendetan idatziko dute botoa postaz ematea eskatu duela –beraz, EZINGO DU BOTOA AURREZ AURRE

EMAN–, eta ahaldunari posta ziurtatuz bidaliko dio esan dion helbidera edo, bestela erroldan agertzen den helbidera dokumentazio hau:

      • Deialdiko prozesu bakoitzera aurkezten den talde politiko bakoitzaren boto paper bat.
      • Bozketako gutun azal bat edo batzuk.
      • hauteskunde erroldako inskripzio ziurtagiria;
      • botoa eman behar zuen Mahaiaren helbidea agertuko den estalki bat;
      • azalpen orri bat.
      • Dokumentazio hori ere ordezkariak berak jaso behar du, nor den egiaztatu ondoren. Bere helbidean ez badago, berak joan beharko du Postetxearen dagokion bulegora jasotzera.
Z

BOTO IRISGARRIRAKO PROZEDURA

Pertsona itsuek edo ikusmen desgaitasun larria dutenek, hautesle erroldan izena emanda badaude, braille erabiltzen badakite eta ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun gradua aitortua badute edo Organización Nacional de Ciegos Españoles antolakundean afiliatuta badaude, bozketa irisgarriaren maletin/kit bat eska dezakete eta Hauteskunde mahaian eskuratuko zaie hauteskunde egunean Europako Parlamentuko hauteskundeetarako eta hauteskunde autonomikoetarako: maiatzaren 26 igandean.

Z

Zertan datza presentziazko bozketa prozedura hori?

Bozketa irisgarriaren prozeduran hauteskunde egunean Hauteskunde mahaian bozketarako maletin/kit bat ematen zaie pertsona itsuei edo ikusmen desgaitasuna dutenei, epean eskatu badute; emango zaien horren barruan hau dago: boto paper eta bozketako gutun azal normalizatuak (hau da, gainerako hautesleek erabiltzen dituztenak bezalako gutun azal eta boto paperak) eta dokumentazio osagarria braillez (azalpen gida braillez, eranskailuak braillez eta tintaz edukiak identifikatzeko…) braille-erabiltzailea den pertsona itsuak edo ikusmen desgaitasuna duenak nahi duen boto aukera autonomia osoz eta sufragio sekretuaren bermeaz identifika dezan.

GARRANTZITSUA: Bozketa irisgarriaren prozedura, Hauteskunde mahaiko aurrez aurreko bozketa denez, posta bidezko boto prozedurarekin elkarrezina da. Hauteskunde araudiak ezartzen duenez, posta bidezko botoa eskatzen bada ezin da botoa aurrez aurre eman Hauteskunde mahaian.

Z

Nola eskatzen da bozketa irisgarrirako maletina/kita?

Ikusmen desgaitasuna duten pertsonek, Europako Parlamentuko hauteskundeetan eta hauteskunde autonomikoetan bozketa irisgarriaren prozedura erabili nahi badute, Barne Arazoetako Ministerioaren 900 150 000 doako telefonora deitu behar dute, hor jasoko baitira bozketa irisgarriko prozeduraren eskaerak apirilaren 2tik 29ra: Al.-Or. 09:00-17:30 eta lr. 09:00-14:00. (Telefonozko arreta zerbitzu hau ez da erabilgarri egongo apirilaren 19an eta 20an).

Z

Zein datu eman behar dituzte bozketa irisgarrirako maletina/kita eskatzen dutenek?

Bozketa irisgarriko prozedura eskatzen duten pertsonek datu hauek eman beharko dituzte, epe barruan, Barne Arazoetako Ministerioaren 900 150 000 doako telefonoaren bitartez:

  • Izen-abizenak
  • Jaioteguna
  • Nortasun agiri nazionalaren zenbakia (DNI)
  • Helbidea
  • * Harremanetarako telefonoa

Gainera, baldintza hauek betetzen dituztela adierazi beharko dute:

  • Braillez irakurtzen badakitela.
  • Ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun gradua aitortua dutela edo ONCE Espainiako Itsuen Antolakunde Nazionaleko afiliatuak direla.

Administrazioak edozein unetan eskatu ahal izango du datu horien egiaztapena.

Z

Boto emaile horiei 900 150 000 doako telefono zenbakiaren bitartez ematen zaie informazio hori.

900 150 000 doako telefonoan, bozketa irisgarriko maletin/kit hori eskatu ahal izateaz gain (apirilaren 2tik 29ra), gain hauen inguruan kontsultak egin ahal izango dituzte (apirilaren 2tik maiatzaren 26ra, biak barne):

  • Abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuan araututako bozketa irisgarriko prozedura.
  • Behar den dokumentazioa.
  • Aldarrikatutako hautagai zerrendak: 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan eta hauteskunde autonomikoetan (apirilaren 30ean BOEn argitaratuko dira aldarrikatutako hautagai zerrendak).

Apirilaren 19an eta 20an eta maiatzaren 1ean ez da egongo erabilgarri telefonozko arreta zerbitzua.

Z

Zein da bozketa irisgarrirako maletinaren/kitaren edukia?

a)Bozketako material estandarra.

  • Bozketako gutun azal bat
  • Aldarrikatutako hautagai zerrenda bakoitzeko boto paper bat.

b)Braillezko dokumentazio osagarria.

  • Prozesua identifikatzen duen braillezko etiketak maletin/kit horren kanpoko hegalean.
  • Azalpen gida bat tintaz eta braillez, maletin/kit barruan dagoen dokumentazioa nola erabili azaltzeko.
  • Estalki handi bat, eta barruan: estalki txiki bat aldarrikatutako hautagai zerrenda bakoitzeko. Estalki txiki horietako bakoitzak tintaz eta braillez idatzitako etiketa bat izango du itsatsita, barruan daukan boto papera (estandarra, ez braillezkoa) dagokion hautagai zerrendaren izendapena duena.

Estalki handia braillez idatzi eta tintaz inprimatutako testua duen etiketa batek identifikatuko du: «Europako Parlamentuko hauteskundeak».

Estalki txiki horietako bakoitzak aldarrikatutako hautagai zerrenda baten boto paper normalizatua edukiko du. Estalki bakoitzaren edukia zein den jakiteko, estalki bakoitzari etiketa bat erantsiko zaio, braillez eta tintaz ere idatzita izango dituena barruko boto papera dagokion hautagai zerrendaren izena eta siglak.

GARRANTZITSUA: Hauteskunde autonomikoak ere egiten diren lekuan bozketako maletin/kit bi egongo dira. Bata Europako Parlamentuko hauteskundeetarako eta bestea hauteskunde autonomikoetarako.

Z

Nork bermatzen du braillera egindako itzulpenak zuzenak direla?

Boto irisgarriaren maletin/kit horretan dauden braillezko testuak Espainiako Braille Batzordeak ikuskatzen ditu, eta behar diren ziurtagiriak emango ditu, eta boto irisgarriaren prozeduraren funtzionamendu zuzena Hauteskunde Administrazioak ikuskatzen du (Hauteskunde Batzordeak eta Hauteskunde mahaiak).