Aldi baterako atzerrian bizi diren personen (ERTA) botoa

ALDI BATERAKO ATZERRIAN BIZI DIREN PERTSONEN (ERTA) BOTOA

Z

Eskaera

Prozesuaren deialdiaren eta prozesu hori egiten den bitartean aldi baterako atzerrian dauden hautesleek, bozkatu nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu beharko dute.

Eskaera inprimakia kontsuletxe eta enbaxadetan aurkitu ahal izango duzu, eta hemen deskargatu.

Eskaera beteta kontsuletxean edo enbaxadan norberak eman beharko du.

Eskabidea egin ahal izateko, Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan izena emanda egon beharko dute ez-egoiliar moduan. Izapide biak (eskaera eta inskripzioa) une berean egin daitezke.

Eskaera aurkezteko epea apirilaren 27an amaitzen da.

Z

Bozkatzeko dokumentazioa

Hautagai zerrendak aldarrikatu ondoren eta errekurtsoen epea amaituta, Hautesle Erroldaren Bulegoak botoa emateko dokumentazioa bidaliko die.

Bidalketak nolanahi ere eginda egon beharko dute beranduenez maiatzaren 14an. Epe horri gehitu beharko zaio dokumentazioak atzerriko helbidera heltzen ematen duen denbora.

Zertan datza Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaltzen duen hauteskunde dokumentazio hori?

      •  Informazio orri bat.
      •  Toki hauteskundeen kasuan boto paper zuri bat eta gainerako prozesuetan hautagai zerrenda guztien boto paperak.
      •  Udalerrian aldarrikatutako hautagai zerrendak ageri diren Lurraldeko Aldizkari Ofizialaren orrialdea edo orrialdeak (Toki hauteskundeen kasuan).
      •  Hauteskunde erroldako inskripzio ziurtagiria.
      •  Bozketako gutun azala, bat edo gehiago.
      •  Dagokizun Hauteskunde mahaira zuzenduta dagoen estalki bat.
      •  Posta bidezko botoaren bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia.
Z

Botoa nola eman

Toki hauteskundeen kasuan, botoa eman nahi diozun hautagai zerrenda dagokion alderdi, federazio, koalizio edo elkartearen izena idatziko duzu boto paperean eta boto papera bozketako gutun azalean sartuko duzu; gainerako prozesuetan aukeratutako hautagai zerrendaren boto papera sartuko duzu gutun azalean.

Ondoren, Hauteskunde mahaira zuzenduta dagoen estalkian hau sartuko duzu:

  •  Bozketako gutun azala, bat edo gehiago, prozesu bakoitzari dagokion boto papera duela (edo ez duzu boto paperik sartuko, boto zuria egin nahi baduzu)
  •  Erroldako inskripzio ziurtagiria.
  •  Nahi baduzu, bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia beteta.

Maiatzaren 22ra arte duzu estalki hori posta ziurtatuz bidaltzeko.

Boto horiek balio izateko, ezinbestekoa izango da estalkian argi agertzea postetxe bateko zigilu marka edo bestelako inskripzio ofiziala, dagokion estatukoa, jarritako epearen barruan bidali dela ziurtatzeko.

Posta zerbitzuak bozketa egunera arte gordeko du Mahaira zuzendutako gutuneria eta egun horretako 09:00etan eramango du 20:00ak arte.

Informazio gehiago Enbaxadan edo Kontsulatuan eta hemen: www.exteriores.gob.es,  www.ine.es